XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. PREBENTZIOZKO ENBARGOA, DEMANDA JARRI AURRETIK ESKATUA

...herriaren izena eta ko edo go... EPAITEGIARI

...prokuradorearen izen-abizenak eta jauna edo andrea..., auzitegietako prokuradorea, ...parte-hartzailearen izen-abizenak eta jaunaren edo andrearen... ordezkaritzan, behar bezalako forman ematen dudan ahalorde-eskrituraren bidez kreditatzen dudanez, agertzen naiz Epaitegiaren aurrean eta DIOT:

Idazki honen bidez prebentziozko enbargoa eskatzen dudala ...izen-abizenak eta jaunaren edo andrearen... ondasunen gain, ...zenbatekoa... pezetako kopurua estaltzeko adinakoa, eta uzia honako gertakari hauetan oinarritzen dut:

GERTAKARIAK

LEHENENGOA.- Nire ahalorde-emaileak, ...ahalorde-emailearen izen-abizenak eta jaunak edo andreak..., ganadu-salerosketako hainbat eragiketa merkantil egin zituen, ...hila eta eguna eta (e)tik... ...hila eta eguna eta (e)ra... bitartean.

Eragiketa hauek behar bezala dokumentatu eta sinatu zituen ...demandatuaren izen-abizenak... demandatuak (1-11 zk.ko dokumentuak).

BIGARRENA.- Xede honetarako, demandatuak hainbat hartuagiri sinatu zituen, alboan 12-23 zk.ko dokumentu bezala ematen direnak.

Hauek, berriz, notario-bidetik erreklamatu ondoren, beharrezko aktaren kopiarekin justifikatzen denez (24. dok.), ez zituen ordaindu nahi izan, esanez ganadua mentsa zela eta birusezko gaixotasunez jota zegoela.

HIRUGARRENA.- Judizio hau baino lehen, auzi-jartzaileak exekuzio-bidea prestatzeko eginbideak eskatu zituen ...demandatuaren izen-abizenak... demandatuaren kontra, oinarritzat hartuz, eskatzen zitzaion sinadura-errekonozimendua edo, bere kasuan, goian aurkeztutako hartuagiriek adierazten duten zorra.

Prozedura ...zehaztu auzitegia... auzitegiaren aurrean segitu zelarik, demandatua ez zen agertu lehenengo zitaziora eta, agertzeko berriro eskaturik ere, ez zen erantzunik izan, lehengo bizilekuan aurkitzen ez zelako.

Arrazoi honexek eragin dio nire ahalorde-emaileari bide horretara jotzera, horretarako judizioa jarri baino lehen.